Aurkezpena eta historia

GOIESKOLA, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen proiektu bateratua da.

Hurrengo herrietako ikastetxeak eta institutuak osatzen dute Goieskola:

  • Eskoriatza eta Leint-Gatzaga: Haur eta Lehen Hezkuntzako Luis Ezeiza ikastetxea
  • Aretxabaleta: Haur eta Lehen Hezkuntzako Kurtzebarri eta Kurtzebarri DBH ikastetxeak.
  • Arrasate: Haur eta Lehen Hezkuntzako Arrasate Herri Eskola, Arrasate Institutua eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra.
  • Aramaio: Haur eta Lehen Hezkuntzako Aramaio Herri Eskola.
  • Oñati: Haur eta Lehen Hezkuntzako Errekalde ikastetxea eta Zuazola-Larraña Institutua.
  • Bergara: Haur eta Lehen Hezkuntzako San Martín de Agirre ikastetxea, Haur eta Lehen Hezkuntzako Angiozarko Herri Eskola, Ipintza Institutua eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra.
  • Elgeta: Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Eskola.
  • Antzuola: Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Eskola.

Goieskolaren ezaugarri nagusia aniztasuna izatea gura genuke

  • Haurrek eta gazteek gizartean egoki murgiltzeko.
  • Prestatuko dituen hezkuntza jasotzeko eskubidea dutelako.
  • Etengabe aldatzen ari den gizarteari egokitu beharra eta hark sortzen dituen premia berriei erantzun beharra daukagulako.
  • Gure Eskola aldatu eta hobetu egin nahi dugulako.
  • Hezkuntza ondasun publikoa dela jakinik gure eskaintzaren kalitatea bermatu nahi dugulako.
  • Guzti hau egiteko asmoa eta erabakimena dugulako.