HELBURUAK
GOIESKOLAko Helburuak
- GOIESKOLA elkarteak bere baitan dituen Debagoienako 15 ikastetxe publikoak saretzea eta beraien eskaerak koordinatzea eta laguntza ematea.
- Debagoienako ikastetxe publikoak eskaintzen duten kalitatezko hezkuntza bailara mailan balioeztea eta zabaltzea: publikoa, inklusiboa, dohakoa, denontzat dena eta aniztasuna balio positibotzat duena.
- Beti ere hezkuntza ardatz izanda, Debagoienako ikastetxe publikoen identitatea eta pertenentzia sentimendua bilatzea familia, ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitatean, bai ikastetxe bakoitzean zein bailara mailan GOIESKOLA gisa.
- GOIESKOLAko ikastetxeetako zuzendarientzat elkarlan gune bat izatea. Administrazio ezberdinen aurrean (EJko Hezkuntza Saila eta Lurralde Ordezkaritza, herrietako udaletxeak, Ogasuna…), bailarako ikuspegitik, beharrak, eskaerak eta proposamenak modu bateratuan aurkeztea.
- GOIESKOLA osatzen duten ikastetxeen artean, proiektuak eta praktika onak konpartitzea eta formakuntza gune bat osatzea, kalitatezko hezkuntza berritzailea garatzeko.
- Ibilbide bereko ikastetxeen arteko koordinazioa bermatzea, bakoitza bere proiektu propiotik, ikasle eta familiei Hezkuntza Proiektu sendoa eskaintzeko eta ikastetxean bertan zein ikastetxeen artean Tranzisio Plan egokia aurrera eramateko.
- Beste elkarteekin (HEIZE, EHIGE, ikastetxeko IGEak, BAIKARA, Euskal Eskola Publikoaz Harro - EEPH…), harremanak sendotu, ideiak elkartrukatu eta proiektuak bultzatu.