Albisteak

BEKAK

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2023-24 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean eta zuzenean ikastetxeetan.

EPEA: uztailaren 18tik irailaren 30era ikastetxeetan edo online.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.

HEZKUNTZA LEGE HONI EZ

 

 

Ekainak 4, Mungia - JAGON, Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia

Ekainaren 4ean Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia osapatuko da Mungian, "JAGON, Eskola Publikoa" lelopean.

STR talde bizkaitarrak hitzak sortu eta abesti ederra egin du. JAGON, denona den eta denontzat den hezkuntza publikoaren zaintza eta sustapena bermateko oihua da.

Eskolan eta eskolatik haratago sortzen diren erlazioak elikatzeari eta bermatzeari abestu nahi izan diote. Horrez gain, Euskal Herrian euskara hizkuntza bezala kultur eragilerik nabarmenena izan da beti eta nortasun horren zaintza azpimarratu nahi izan dute. 

Gozatu abestiaz eta animatu Euskal Eskola Publikoaren jai girora!

Maiatzak 17 - LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko eguna

LEHEN HEZKUNTZAKO 4.MAILAKO IKASLEEN KIROL TOPAKETAK

Datorren maiatzaren 5ean GOIESKOLAko LHko 4.mailako ikasle guztiak Oñatin elkartuko dira eguna elkarrekin pasatzeko. Goizean jolas tradizionaletan trebatuko dira eta bazkal ostean, taldeka, orientazioan arituko dira. Primeran pasako dute eguna eta elkar ezagutzeko aukera bikaina izango da!