Albisteak

Ekainak 2, Ordizia - Publikoa aI do!, Euskal Eskola Publikoaren 31. jaia

Ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren 31. jaia osapatuko da Ordizin, "Publikoa aI do!" lelopean.

Irudiari dagokionez, Eukene Lekuona da aurtengo irudiaren egilea, Ordiziako Urdaneta eskolako komunitatearen kide den diseinatzailea. Logo honen bitartez dena bustitzen duen euria eta hezetasun horretatik sortzen den bizitza irudikatu nahi izan ditu Lekuonak. Euria koloretako tanten bidez irudikatzen da eta kimuak koloretako hostoen moduan. Kolore horiek adierazten digute sortzen dena plurala eta inklusiboa dela. Elementuak modu oso erraz eta garbian irudikatu dira da azpimarratu nahi ditugun hiru ardatzak (publikoa, euskalduna eta aniztasuna eta inklusiboa) garbi ikus daitezen.

Jon Maia izan da Ordiziako eskola publikoaren ardatzak jasotzen dituen letraren egilea eta abestiarena, ordea, Urdaneta eskolako guraso diren Kau Kori Kura. 

Gozatu abestiaz eta animatu Euskal Eskola Publikoaren jai girora!

Maiatzak 17 - LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko eguna

BATXILERGOKO MATRIKULAZIOA

23. KORRIKA

MARTXOAK 8 - ZUETAZ HARRO!