Helduen hezkuntza Matrikulazio epea zabalik
- 2014-06-12 |
Ekainaren 18tik 30era / del 18 al 30 de junio
Irailaren 1etik 15era / del 1 al 15 de septiembre
Informazio gehiago/ para más información
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAren 23. jaia 2014
- 2014-05-22 |
Ekainaren 1an zatoz Balmasedara!
Aurten, inoiz baino gehiago agian, murrizketarik gabeko eta LOMCErik gabeko Euskal Eskola Publikoa aldarrikatuko dugu Balmasedan, eta Europan gertatzen den moduan, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dela.
Este año, más que nunca si cabe, la Fiesta se convertirá en un acto reivindicativo a favor de una Escuela Pública Vasca sin recortes y sin LOMCE, que sea reconocida como eje fundamental y vertebrador del sistema educativo, tal y como ocurre en Europa.
AURREMATRIKULAZIOA BATXILERGOAN 2014-2015 IKASTURTEA
On-line egiteko izen ematea eta informazioa
Información e Inscripción On-line
Hezkuntza berriztapen proeiktuen XIII. jardunaldiak
- 2014-05-5 |
Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen XIII. jardunaldiak:
BIZIKIDETZA UZTARTUZ; ELKARREKIN IKASI
MAIATZAREN 8-9
Besteak beste GOIESKOLAKO Luis Ezeiza eskolak bere proiektua aurkeztuko du.
XIII Jornadas de Proyectos de Innovación Educativa de Gipuzkoa
APRENDER JUNTOS EN CONVIVENCIA CONCILIADA
8-9 de MAYO
Entre otros La escuela Luis Ezeiza, del grupo GOIESKOLA, presentará unos de sus proyectos.
Informazio gehiago-mas información
Euskal Eskola Publikoa II Jardunaldiak
- 2014-03-28 |
Joan zen ikasturtean hasitako bideari jarraituz, BIHE eta SAREAN elkarteek, Euskal Eskola Publikoaren II Jardunaldiak antolatuko dute.
Apirilaren 10ean, osteguna.
Donostian, EHUko kanpusean, Barriola eraikinean.
9:00etatik 18:00etara.
Jardunaldiei buruzko informazioa, egitaraua, eta izena emateko prozedura ondorengo helbidean aurkituko duzue:
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA II JARDUNALDIAK
Goieskolako ikasle sarituak
- 2014-04-10 |
Azken egun hauetan Goieskolako bi ikastetxeen ikasleak sarituak izan dira.
Batetik:
Cristian Pozo Lafuente eta Yasir Raja, Arrasateko EPA-HHI Helduen Eskolako ikasleek, Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako NiNeu Bideo Curriculum Vitae lehiaketako 2. eta 3. sariak irabazi dituzte, langabeen kategorian.
Bestetik:
Goiuri Azkarateaskasua, Arrasate Institutuko Arte Batxilergoko ikaslea, Batxilergoko Aparteko Saria 2013
GOIAZ: Debagoieneko Lanbide Heziketako Azoka
- 2014-03-20 |
GOIAZ 2014, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka, Arrasateko Kulturaten izango da, martxoaren 26 eta 27an.
MATRIKULAZIO KANPAINA 2015-2016 IKASTURTEA
GAZTAINERRE JAIA ARRASATEN
- 2013-11-27 |
Arrasateko Herri Eskolako Guraso Elkarteak, azaroak 29 ostirala,
arratsaldeko 17:00etan herriko plazan,
antolatu duen GAZTAIN ERRE festan
parte hartzera gonbidatzen zaituztegu
Informazio gehiago hemen
Euskararen eguna Arrasaten
- 2013-11-27 |
EUSKARAREN EGUNA 2013
Azaroaren 30ean herriko plazan egingo dugun ekitaldian parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Plaza betetzea dugu erronka, 350 lagundik gora elkartzea denon artean Giltza erraldoi bat osatzeko.
Manifestu bat ere irakurriko dugu, Ttak! taldeko neska baten eta AEK-ko irakasle baten artean irakurriko dutena.
Geure esku dago hein batean plaza betetzeko giltza.
Animo!
Jakin, bestalde, ekimen horri lotuta beste ekintza batzuk ere gauzatuko ditugula Arrasaten:
1. Abenduaren 3an, ikastetxeetan ere “giltzatxoak” osatuko dituzte, azaroaren 30ean Herriko plazan egingo dugun bezala.
2. Kartel itsasketa. Azaroaren 29an ekimenaren kartela etxe guztietara iritsiko da Goiena paperean sartua. Kartel horietako bakoitza Euskal Herrian zabalduko diren 50.000 karteleko bat izango da. Arrasaten 7.000 banatuko dira.
Kartelaren atzealdean jarriko duen bezala, gonbite/dei egingo diegu arrasatearrei ekimenaren mezua zabaltzen laguntzeko, urte osoan euskaldun bizitzeko dugun nahia eta gogoa hedatzen laguntzeko, kartel hori nahi duten tokian ( etxeko atarian, balkoi edo leihoan, denda zein tabernaren batean, gaztetxean edo gazte lokalean, lantokian, kalean…) itsatsiz. Eskaera egingo diegu halaber itsasketa hori ostiral arratsaldean edo zapatu goizean egiteko, eguerdiko hamabiak aurretik. Hau da, plazako ekintzaren aurretik.
3. Atxikimenduak: Herriko hainbat eragileren atxikimenduak biltzen ari gara. Batzuk eskuartean ditugu honezkero: Besaide mendizale taldea, Inazio Azkarragaurizar alkatea, Arrasateko Gaiteroak… Baina gehiago izango dira hurrengo egunetan. Atxikimendu horien argazki eta mezuak datorren astean aktibatuko den ekimenaren web gunera ( www.365egun.eu) igoko ditugu.
Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak
- 2013-10-18 |
Abierto el plazo de solicitud de becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios para el curso 2015-16. Información en la página de Educación.
PLAZO: hasta el 2 de octubre en la escuela.
HORARIO: de 12:00 a 13:00 y de 14:15 a 17:00 en Dirección
Para consultar el baremo para realizar la solicitud, consultar el siguiente folleto.
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2015-16 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.
EPEA: urriaren 2 arte eskolan.
ORDUTEGIA: 12:00etatik 13:00etara eta 14:15etik 17:00etara Zuzendaritzan.
Eskaera egiteko baremoa ikusteko, ikusi hurrengo artxiboa.
WERT LEGEAri EZ - LOMCEri EZ
- 2013-10-2 |
Wert Legerearen kontra HITZALDIA eta MANIFESTAZIOA
Arrasateko ikastetxeak Udal Eskola Kontseiluan Udaletxeko ordezkariekin batera hitzaldi bat antolatu dugu Arrasateko Kulturaten.
Honen helburua da LOMCEren atal nagusiak denok ulertzeko moduan azaltzea.
Ekimen hauetara herritar guztiak gonbidatuta daude baina bereziki irakasleok eta baita gurasoak ere.
Bilbon urriaren 12an egingo den manifestazioan parte hartzeko informazioa.
Oñatiko Zuazola Institutua 50. urteurrena
- 2013-11-04 |
1963.urteko azaroaren 10an inauguratu zen Oñatiko Institutua eta aurten 50 urte betetzen dira.
Hori dela eta urtean zehar hainbat ekitaldi antolatuko ditugu. Azarorako prestatu ditugun ekitaldiak eta bestelako informazioa ikusteko egin klik hemen
Ospakizunetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
MATRIKULAZIO KANPAINA 2013-14 IKASTURTEA HELDUEN HEZKUNTZA
- 2013-09-01 |
Luis Ezeiza Herri Eskola, logotipo berriaren aurkezpena
- 2013-06-25 |
2012-13 ikasturteari amaiera emateko ekainaren 8an ospatu genuen eskolako jaian logo eta kanta berrien aurkezpena egin genuen.
Mila esker Iñaki Gabilondo eta Imanol Andetxagari hain kanta ederra konposatzeagatik.
Saski-naski blogean dauzkazue logo berria, "Hezi eta hazi" kanta eta argazkiez egindako muntaia, kantaren letra eta hau deskargatzeko aukera.
Arrasate Herri Eskolako Jaia 2013
30 años de bilingüismo en la escuela pública de Iparralde
- 2013-06-06 |
EUSKARA DENENA, EUSKARA DENENTZAT. Euskarak 30 urte Ipar Euskal Herriko Ikastetxe Publikoetan. SARA, 2013ko ekainak 16
Ekainaren 16ean “Euskara denena, Euskara denentzat” Jaia egingo dugu Saran, Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoetan irakaskuntza elebidunaren 30. urteurrena ospatzeko. Mezu honen bidez bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, Ipar eta Hego Euskal Herriko erlazioak sustatzeko eta Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoetan euskararen irakaskuntza aldarrikatzeko. Horretarako, egitarau erakargarria prestatu dugu ingurune zoragarri horretan.
MATRIKULAZIO KANPAINA 2013-14 IKASTURTEA BATXILERGOAN
- 2013-04-25 |
Batxilergoa, matrikulazio kanpaina 2013-2014 ikasturtea
Maiatzaren 2tik 14ra
Oñati: IES Zuazola-Larraña BHI
GOIAZ: Debagoieneko Lanbide Heziketako Azoka
- 2014-03-20 |
GOIAZ 2014, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka, Arrasateko Kulturaten izango da, martxoaren 26 eta 27an.
"Kalitatea Hezkuntzan" saria lortu dute Bergarako San Martin Agirre Eskola eta Ipintza BHI
- 2013-03-06 |
Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntzako, Hizkuntza Politikako eta Kulturako sailburuak «Kalitatea Hezkuntzan» ekimenaren aurtengo edizioaren sari banaketan parte hartu dute. Sari horien bidez, ikastetxeek kudeaketa-programen bitartez kalitatea hobetzeko egindako ahaleginak saritzen dira.
Saritutako ikastetxeak:
Alkartasuna HLHI (Beasain), Amoroto HLHI, Elgoibar Arreiturre BHI, Ispaster HLHI
Landaberri BHI (Lasarte)
Ipintza BHI (Bergara)
San Martin Agirre HLHI (Bergara)
Zorionak denori, eta bereziki gure Bergarako IKastetxei
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN
Zero zabor eta praktika onak Bergarako San Martin Agirre eskolan
- 2013-02-14 |
Iritzi artikulua Gara Egunkarian, igandean 2013ko otsailaren 10ean
LOMCE, Wert Legea. Zer da? hitzaldia
- 2013-02-7 |
LOMCE, Wert Legea. Zer da? hitzaldia
Noiz: otsailak 14, 18:00etan
Nun: Kulturaten (areto nagusia)
Izenburua: LOMCE (ley organica de mejora de la calidad de la
educación) edo Wert Legea. Zer da? Azalpenak eta xehetasunak.
Gaia: Gaur egun Espainiako Gobernutik prestatzen ari diren lege
polemiko honi buruz gehiago jakiteko aukera zabaltzen zaigu gertutik jarraitzen eta ezagutzen duten bi hizlarien eskutik.
Hizlariak:
Imanol Zubizarreta. BAIKARAko koordinatzailea.
Xabier Mendizabal. BIHEko, Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Elkarteko partaidea.
Antolatzailea: Arrasate Eskolako Guraso Elkartea
Aste Kulturala Bergarako Ipintza BHIn
- 2013-01-18 |
Aste Kulturala:
Urtarrilaren 21etik 25era
Urtero bezala, urtarrilaren azken astean KULTURA ASTEA ospatzen dugu eta ezin hobeto amaitzeko ostiralean STO TOMASeko jaialdi handia.
OñaBike Proiektua
- 2012-11-15 |
OÑATIKO ZUAZOLA LARRAÑA INSTITUTUA
Oñatiko Institutuan, OÑABIKE proiektua martxan dago: Bizikleta zaharrak eta apurtuak batu, konpondu eta Munduan beharra dagoen lekuren batera bidaltzeko. Bizikleta mota desberdinak izango dira, umeentzako edo nagusientzako 40 edo 50 bizikleta batuko dira, konpondu eta bidali egingo dira.
Proiektu honetan Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzen Gidaritza Heziketa Zikloko ikasle eta irakasleek parte hartuko dute. Gobernuz Kanpoko Elkarteekin harremanetan gaude Munduan bizikleten beharra dagoen puntu batera bidaltzeko. Proiektu honen xedea da bizikletak jaso, konpondu, lekuren bat lokalizatu eta bidaltzea.
Bizikletak batzen 2012ko azaroan hasi eta 2013ko ekainean bidaltzeko asmoa da.
Norbaitek bizikleta zaharren bat, edo erabiltzen ez duena proiektu honetarako eman nahi badu, eraman dezala azaroan zehar astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 16:00etara Institutuko Larrañako Egoitzara.
Oñabike: hirugarren mundurako bizikletak konpontzen from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.
Euskararen Doodle-a
- 2012-11-14 |
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. EtaElkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.
Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Gainera, esker gisa, atxikimendua ematen duzuen guztien artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira, eta horien irabazleen izenak abenduaren 3an ezagutara emango dira.
GOIESKOLA 10 urte aurkezpen publikoa
- 2012-05-9 |
GOIESKOLAK (Debagoieneko Euskal Eskola Publikoa Elkartea) 10 urte betetzen ditu eta maiatzaren 15ean asteartea, goizeko 10:15ean Arrasateko Kulturaten
- · Goieskolako ibilbidea 10 urtetan zehar
- · Goieskola 10 urte aldizkaria: 5500 ale banatuko dira Debagoienean. Aldizkaria ikusteko ikasleenen atalean
- · Debagoieneko joku eta jolas tradizionalen X. topaketak
- Goieskolako Sortzaileei omenaldia
Ondoren “Euskal Eskola Publikoa Haratago” ekimenaren aurkezpena egin da
Mondraberrin azaldutakoa
Diario Vascon azaldutakoa
Noticias de Gipuzkoa azaldutakoa
Goienan azaldutakoa
Euskal Eskola Publikoaren XXI Jaia
- 2012-03-26 |
Jaiaren informazioa hemen
EGITARAUA
Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia
Aurreko ostiralean, martxoaren 23an, “Bale!” abestia Zarauzko Orokieta Eskolan aurkeztu zen. Xabier Euzkitzek egin du letra eta Antxon Sarasuak musika. Eskolako guraso, ikasle eta irakasleek jarri diote ahotsa eta musika honako hauek: Bixente Martínez (gitarra eta mandolina), David Gorospe (bateria), Igor Gartzia (txistu txikia), Antxon Sarasua (baxua eta eskusoinua). Andoaingo Neurotika estudioetan grabatu eta nahastu da Aitor Carrasquedo teknikariarekin.
Jaiaren materiala salgai
Ekainak 10ean Euskal Eskola Publikoaren Jaia Zarautzen ospatuko da. Urtero bezala hainbat materiala atera dugu saltzeko. Aurten gainera aukera zabala prestatu dugu: kamisetak, sudaderak, surferako lycra, buff-a, koadernoa, arkatzak, txapak, eta abar. Ondoko loturan jeitsi dezakezue katalagoa eta argazkiak.
Matrikulazio kanpaina Batxilergoak 2012-13 Ikasturtea
Batxilergoa egiteko matrikulazio kanpaina
maiatzaren 2tik 11ra izango da
"Euskal Eskola Publikoa Haratago" dokumentuaren aurkezpena
- 2012-05-3 |
Maiatzaren 3an izan da “Eskola Publikoa Haratago” dokumentuaren aurkezpena goiz osoko jardunaldi batean EHU Bizkaia Aretoan Bilbon. Bertan dokumentu honen ardats nagusiak azaldu dira EHIGE, BIHE eta Sarean elkarteen eskutik.
Ondoren bi hitzaldia izan ziren: Pello Aramendik, EHUko irakaslea, “Curriculuma: gizartearen ispilua” izenburukoa eman zuen, eskola eta gizartea alboan ibili behar dutela zehaztuz
bigarren hitzaldia Manuel Carreirasek, BCBL zuzendariak, eman zuen, “Hizkuntzen ikaskuntza”, elebitasunena ematen diren prozesu mentalei buruz.
Eskola baratza Proiektua Oñatiko Zuazola Larraña Institutuan
- 2012-05-8 |
ESKOLA BARATZA PROIEKTUA
Dagoeneko landatu dira Eskola Baratzako Proiektuko lehenengo haziak Zuazola-Larraña ikastetxean eta bertako irakasle zein ikasleek eramango dute aurrera proiektua. Ikastetxeko terrazan egokitutako lurrontziak izango dira barazki edota landareak hazteko eremua. Zuazola-Larraña ikastetxeak eta Debagoienako Landa Garapeneko Elkartearen elkarlanari esker jarri da proiektua martxan eta hasi diren ikasle-irakasleak ZIG (Zeregin Ikasketa Gela) gelakoak dira; ikastetxearen ustez, ikasleekin baratza lantzeak metodologia berriak ezagutu eta gaur egungo hezkuntza gaitasunak lortzeko aukerak eskeintzen ditu.
Gernika: 75 urte
GERNIKAKO BONBARDAKETAREN URTEURRENEAN PRESTATUTAKO LANA
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, Arrasate institutuko 4. DBH mailako aniztasun taldeko ikasleek poemak egin dituzte. Hautatutako musikaren gainean haien ahotsak jarriz norbera bere poema osenki irakurtzeko.
Hona hemen emaitza.
GOIAZ Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka
- 2012-04-2 |
2012.eko apirilaren 19 eta 20an Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka Arrasateko Kulturaten antolatuko da.
Eskualdeko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeen eskaintza ezagutzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak.. antolatuko dira ikasleei, langabetuei, gurasoei,.... zuzenduta.
Apirilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan Kulturaten, Loramendi aretoan prentsaurrekoa eta hitzaldian aurkeztuko dute.
GOIESKOLAtik bi ikastetxek parte hartu dute
Oñatiko Zuazola Larraña BHI
EPA Arrasate HHI
Euskal Eskola Publikoaz Harro!!!
- 2021-01-21 |
Hitzaldia: Sare Sozialak
- 2012-03-16 |
Arrasate Herri Eskolako urteurrena dela medio hainbat hitzaldi antolatu dira.
Hitzaldia: SARE SOZIALAK .
Arrasate Herri Eskola eta Arrasate Institutuko familiei
zuzendua.
Non: Kulturateko areto nagusian
Eguna: Martxoaren 22an
Ordua: 18.00etan
Hizlaria: KOLDO ETXEBARRIA
Informazio gehiago hemen